Informazio baliagarria
Kanpo-merkataritzako eskuliburua
Pisu/bolumen erlazioa nazioarteko garraioan
.jpg) |
- Airekoa: 1 t= 6m3; 1m3= 167 Kg
|
 |
- Itsasokoa: 1 t= 1m3; 1m3= 1.000 Kg
|
 |
- Tir: 1 t= 3m3; 1m3= 333 Kg
|
 |
- Trenbidea: 1 t= 4m3; 1m3= 250 Kg
|
Incoterms
PDF
- EXW (Ex-works, ex–factory, ex–warehouse, ex-mill)
Saltzaileak entregatzeko betebeharra bete du, salgaiak bere fabrikan, tailerrean, etab. eroslearen esku jartzean. Ez du erantzukizunik salgaiak erosleak jarritako ibilgailuan kargatzeko, edo aduanan esportaziorako izapidetzeko, bestelako akordiorik izan ezean. Salgaiak saltzailearen helbidetik azken helmugaraino eramateko gastu eta arrisku guztiak bere gain hartzen ditu erosleak.
- CPT (Carriage paid to – Garraioa honaino ordainduta)
Saltzaileak salgaien garraioaren pleita aipatutako helmugaraino ordaintzen du. Galera- edo kalte-arriskua saltzailearengandik eroslearengana transferitzen da salgaiak garraiolariari entregatutakoan. Saltzaileak esportaziorako izapidetu behar ditu salgaiak.
- FCA, Free carrier (Garraio-gasturik gabe - Libre garraiolariari emanda)
Saltzaileak bere betebeharra bete du, salgaiak finkatutako tokian garraiolariaren esku jarrita, aduanan esportaziorako izapidetu ondoren. Erosleak berariazko punturik finkatu ez badu, saltzaileak hauta dezake adostutako eremuaren barruan garraiolaria zer puntutan arduratuko den salgaiez. Termino hau edozein garraiobiderekin erabil daiteke, multimodala barne.
- CIP (Carriage and Insurance Paid to – Garraioa eta asegurua honaino ordainduta)
Saltzaileak CPTko betebehar berak ditu, baina gainera, aseguru bat lortu behar du bere kontura.
- FOB (Free on Board – Libre ontzian)
Horren atzetik karga-portua doa, adib.: FOB Buenos Aires. Horrek esan nahi du salgaiak itsasontzian uzten direla gastu, eskubide eta arrisku guztiak saltzailearen kontura, salgaiak itsasontziaren karela igarotzen duen arte, pleita kanpo dela. Saltzaileak esportaziorako izapidetu behar ditu salgaiak. Termino hau itsasoko edo barneko ur-bideetako garraioan soilik erabil daiteke.
- DAF (Delivered at Frontier – Mugan entregatua)
Saltzaileak bere betebeharra betetzen du, aduanan izapidetutako salgaiak adostutako mugako lekuan entregatzen dituenean, baina aldameneko herrialdearen muga-aduanaren aurretik. Funtsezkoa da zehaztasunez adieraztea dagokion mugako puntua.
- FAS (Free alongside ship – Libre ontziaren aldamenean jarrita)
Laburduraren atzetik karga-portuaren izena doa. Salgaien prezioa adostutako portuan ontziaren aldamenean (saihetsean) jarrita ulertzen da, kaiaren gainean edo gabarretan, puntu horretarainoko gastu eta arrisku guztiak saltzailearen kontura. Erosleak aduanan izapidetu behar ditu salgaiak. Termino hau itsasoko edo barneko ur-bideetako garraioan soilik erabil daiteke.
- DES (Delivered ex Ship – Ontzi gainean entregatua)
Saltzaileak bere betebeharra betetzen du, salgaia eroslearen esku jartzen duenean ontziaren barruan helmugako portuan, aduanan inportaziorako izapidetu gabe.
- DEQ [Delivered ex Quay (Duty paid) – Kaian entregatua (eskubideak ordainduta)]
Saltzaileak bere betebeharra betetzen du, salgaia eroslearen esku jartzen duenean kaiaren gainean adostutako helmugako portuan, aduanan inportaziorako izapidetuta.
- DDU (Delivered Duty Unpaid – Eskubideak ordaindu gabe entregatua)
Saltzaileak bere betebeharra betetzen du, salgaia eroslearen esku jartzen duenean inportazioko herrialdean. Saltzaileak bere gain hartzen ditu salgaiak toki horretaraino entregatzearekin lotutako gastu eta arrisku guztiak (eskubideak, karga ofizialak eta zergak kanpo), eta baita aduanako formalitateak burutzeko gastuak eta arriskuak ere.
- DDP (Delivered Duty Paid – Eskubideak ordainduta entregatua)
Saltzaileak DDUko betebehar berak hartzen ditu bere gain, gehi salgaiak adostutako lekura eramateko beharrezko eskubideak, zergak eta kargak.
- CFR (Cost & freight – Kostua eta pleita)
Laburduraren atzetik helmugako portuaren izena doa. Prezioak barne hartzen ditu salgaiak helmugako portuan jarrita, pleita ordainduta, baina asegurua estali gabe. Saltzaileak aduanan izapidetu behar ditu salgaiak, eta itsasoko edo barneko bide nabigagarrietako garraioan soilik erabil daiteke.
- CIF (Cost, Insurance & Freight – Kostua, asegurua eta pleita)
Laburduraren atzetik helmugako portuaren izena doa, eta prezioak barne hartzen ditu salgaiak helmugako portuan jarrita, pleita ordainduta eta asegurua estalita. Saltzaileak asegurua kontratatzen du eta dagokion prima ordaintzen du. Saltzaileak gutxieneko estaldura duen asegurua lortzeko betebeharra besterik ez du.