Tecnisoa, S. Coop. enpresa 1993an sortu zen, kanpo-merkataritzaren esparruan ibilbide luzea eta eskarmentu handia duen pertsona-talde baten ekimen lehiatsu baten eskutik, bere jarduera nazioarteko garraioaren arloan garatzeko, garraio-kudeatzaile, aduana-agente eta logistika integral gisa.
Lurreko, itsasoko eta aireko garraio-zerbitzuak, aduana-izapideak, Intrastat, biltegiratzea, banaketa, aseguruak eta, oro har, kanpo-merkataritzako aholkularitza eskaintzen ditugu.
- Sortutako cash-flowaren bidezko finantzaketa.
- Zuzendaritza parte-hartzailea, taldeko kide bakoitzari ardura handia emanez.
- Enpresan familia-giroa sustatzea.
- Gure bezeroen gogobetetasuna eta geurea bera gure xede nagusia dira.
Mundu osoan sustraituta, bost kontinenteetan presente, mundu mailako inplementazioak egiten dituen korrespontsal sare bat dugu.
Irungo gure instalazioetatik lurreko garraio-zerbitzua ematen dugu, bai taldeketakoa, bai karga osokoa, EEEko herrialde guztietara eta erkidegoz kanpokoetara. Garraio urgentea, Mini-Tir eta Express furgonetak.
Itsaso edo aire bidezko zerbitzuak, modalitate guztietan, Bilboko gure bulegoak kudeatzen ditu.
Tecnisoako giza taldea arloan eskarmentu handia eta bezeroen zerbitzurako bokazio handia duten pertsonek osatzen dute. Gure bezeroen premiak asetzeko prestatuta gaude, zerbitzu pertsonalizatuko kultura batekin eta beharrezko kalitate- eta eraginkortasun-baliabideekin.
Tecnisoak bere egiten du logistikaren kontzepturik zabalena: produktuaren diseinuarekin hasi, hori maneiatu, biltegiratu eta banatu, eta azken bezeroaren gogobetetasunarekin amaitzen da, hots, enpresa ororen helburu nagusiarekin.
Premisa horretatik abiatuz, logistikako operadore garen aldetik, gure konpromisoa zuzeneko solaskide ditugun gure bezeroekin adostutako zerbitzua betetzea da; konpromiso hori oinarrizko abantaila batzuetan gauzatzen da:
- Esternalizazioa, hots, bezeroa liberatzea, hain zuzen ere, logistikako operadore baten esku-hartzea behar duten lanez.
- Zerbitzua enpresa bakoitzak behar duen neurri zehatzean pertsonalizatzea.
- Zerbitzuaren kalitatea eta azken bezeroaren arreta aseguratzea.
Tecnisoa enpresarentzat, denbora eta espazioa kontzeptuak erabakigarriak dira, kostu erabat neurgarri bihur daitezkeelako.
Irunen kokapen geografiko abantailatsuak eta kanpo-merkataritzako bertako teknikariek urte ugaritan zehar metatutako eskarmentuak kostu horiek optimizatzen dituzte. Barneko banaketa-bide bikainak izateak, azpiegiturek, eta Irun abiapuntu dela lurreko garraioak duen sendotasunak kostu horiek beste puntu batzuetatik ezin hobetu edo berdindu daitezkeela ziurtatzen digute.
Gainera, Tecnisoa hurbileko gure ingurunean ezin hobeki kokatuta dagoela kontuan hartzen badugu, denbora eta espazioa kontzeptuak ez dira kezkagarriak guretzat; aitzitik, lehiatzeko abantaila bihurtu dira.
ISO 9001:2008 kalitate ziurtagiria. Erregistro zk. ES-0211/2000 IQNet & AENOR.
ATEIA Guipuzcoa-OLT, Asociación de Transitarios-Organización para la Logística y el Transporte elkarteko kide.
Salgaiak garraiatzeko operadoreen administrazio-baimena: OT 102583002.